Maravillas gertutik, hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 15a, 02:00

Iruñeko Maravillas Gaz­te­txea huste arriskuan dago, eta Hernaniko Kontra­kan­txa Gaztetxeko kide batzuk bertan izan dira, zaintza txandetan parte hartzen.

Gaurkoan, berriz, Ma­ra­villaseko kide bat izango da Hernanin, Zer gertatzen da Maravillas Gaztetxearekin? hitzaldia emateko; 19:30etan izango da Tilosetan, eta euria egiten badu, Garin tabernan. Egoeraren berri emango du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!