Orreaga taldeak dei egin du gaurko «Askatasun Eguna» ospatzeko. Eguerdiko 12:00etan jarri du zita Pasai Donibaneko santutxoan; lore-eskaintza eta irakurraldi historiko-politikoa egin eta plazan segiko du ekitaldiak. 778an izandako Orreagako gudaren urteurrena ere izango dute gogoan: «han mamitu zen (...) Nafarroako Erreinua».