Su artifizialak ikustera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 15a, 02:00

Lagun artean elkartu eta Donostiako su artifizialak ikustera joateko plana antolatu du Amher elkarteak, biharko. Iluntzeko 21:00etan jarri dute zita, Atsegindegin, autobusean Donostiara joan eta Kontxako hondartzan afaltzeko, 22:45etan hasiko den su artifizialen ikuskizuna ikusteko aitzakian. Bertaratzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei. Afaritarako norberak berea eraman beharko du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!