Mezu bikoitzarekin, eman diote hasiera fiestari!

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 14a, 15:21

Lanera bueltatu behar izan dute askok, itxaferoa bota bezain laster. Izan ere, herriko merkatari eta tabernariak, komertzioetako jabeak izan dira aurten, Goizuetako Amabirjin jaiei hasiera ematen dien itxaferoa botatzeko aukeratuak. Ximon Apezetxea harakinak leher arazi du aurrenekoa, eta bi mezu helarazi dizkie herritarrei; bata, «eraso sexistarik ez!» garbi adierazten zuen pergaminoa balkoitik behera zintzilik jarrita, eta bestea, garbi eta ozen: «herrian kontsumitu!».

Udaletxeko balkoitik zintzilik jarritako kartelak ere halaxe dio: «Komertzioak bizirik, Goizueta bizirik». Eta horrelaxe, bizi-bizi segi du festak, erraldoi, buruhaundi eta txarangarekin. Hemendik aurrera, festak ez du etenik izango!

Egitaraua eta argazkiak, beheko loturetan:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!