Itxaferoak prest, hasitako festa jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 14a, 02:00

Egun batzuk badira, Goizue­tan, festa giroan murgildu zirela, baina txupinazoa gaur botakoa da. Eta ez bakarra!

Gazteen Eguna, umeenaren ondoren
Eguerdiko 12:00etan botako da txupinazoa, udaletxeko bal­koi­tik. Aurtengoan, herriko merkatari eta negozioetako jabeak izanen dira, ohore hori izanen dutenak.

Iluntzean, hala ere, beste txupinazo bat ere botako da: gazteena. Gaztetxean izanen da, 20:00etan. Baina aurretik, goi­zeko 10:30etan jarri dute zita, ka­mixetak banatzeko, eta 11:30e­tan, Altsasuko gazteen al­deko elkartasun argazkia egiteko.

Horrela, asteburuan dagoe­neko hasitako jai-giroari ema­nen diote jarraipena. Festau­rreko erakusketa, ipuin-kon­taketa eta kontzertuaren on­do­ren, umeek beren eguna izan zuten igandea, eta atzoko atseden eguna pasata, gaurtik larunbatera izanen da zerekin gozatu. Bihar behintzat, goi­ze­an goiz, dianarekin eta zeze­nekin hasiko da, Amabirjin eguna.

 

GAURKO EGITARAUA

Gazte Eguna
11:30, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia.
12:00, Txupinazoa.
Ondoren, Erraldoiak eta Buruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera; gazte poteoa. 
14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.
Ondoren, Gazteen arteko Goizu-Prix.
19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.
20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
23:00, Dantzaldia Plazan, Gabezin taldearekin.
Ondoren, Igandea Txaranga.
Afterra: DJ Aimar eta 2∅ctal (Gaztetxean)

AUTOBUSAK,

Goizuetatik 09:00 eta 15:00etan, eta Hernanitik, 12:00 eta 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!