Asteburuan beste lagunarteko partidu bana jokatu dute Nazionaleko Ohorezko Jubenilek eta Ohorezko Erregionalek. Aurrenekoek, etxean, 1 eta 0 irabazi zioten Vasconiari, eta bigarrenek, kanpoan, 2 eta 3, Real Union B taldeari. Beraz, erritmoa hartzen hasiak dira, pixkanaka, CD Hernaniko mutilen taldeak. Gaurkoan berriro ere lagunarteko partidua jokatuko dute Nazionaleko Ohorezko Jubenilek, baina kanpoan: 19:00etan, Hondarribiaren aurka ariko dira.