Barrenetxea IV gaur sartuko da, Buruz Buruko lehian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 14a, 02:00

Ligaxka hasi da, eta lehia betean ari dira, hasiera-hasieratik Buruz Buruko Kutxabank Torneoan ari diren erremontistak.

Gaur 16:00etan hasita, bi­garren partiduan, Endika Ba­rrenetxea hernaniarrak jokatuko du, Endika Urruriaren kontra. Hernaniarra da faborito, bien arteko azkeneko norgehiagoka irabazi bai­tzuen, 2015ean, eta azken hiru urtetan ere, emaitza hobeak lortu baititu. Baina Endikak irabazi zituen aurreko lauak. Bi atzelariek sakean egin beharko dute indarra.

Buruz Burukoaren aurretik beste partidu bat ere jokatuko da gaur, Beñat eta Martirena, Barricart eta Arruarteren kontra jarriko dituena. Eta ondoren, beste bi: Uterga eta Azpiroz, Ansa II eta Ionen kontra, eta Eloy eta Agirrezabala, Aldabe eta Zubiriren kontra.

Utergak sorpresa eman zuen larunbatean, Urrizari 27 eta 30 irabazita.

Aurreneko partiduan, ezustea
Erremontistak zirrara eragiteko prest ateratzen dira frontoira, eta txapelketa honetan direnak eta bi egingo dituztela argi geratu zen, larunbatean jokatu zen Ligaxkako aurreneko partiduan.

Urriza eta Uterga izan ziren txapelketari hasiera ematen. Urriza aurreratu zen hasieran, sakearekin hobeto asmatzen zuelako. Baina gertutik segika izan zuen Uterga denbora guztian. Bigarren zatian, baina, Uterga hasi zen bi paretakoekin asmatzen, eta Urrizak arazoak zituen sakearekin. Hala ere, Urrizak aurretik segitzea lortu zuen puska batean. Utergak eutsi egin zion, ordea, eta azken sakeekin asmatuta, 27 eta 30 irabazi zion faboritoari. 

Honekin, Utergak lau puntu pilatu ditu, dagoeneko, eta Urrizak, bi. Taldeko aurrenekoa, zuzenean sailkatuko da finalerako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!