Gaur Galarretan jokatuko den jaialdian estelarra jokatzeaz gain, Binakako Txapelketan jokatuko duten bi aurrelari eta bi atzelariren aukeraketaren partidua jokatuko da. Ostegunean Zubirik galdu egin zuen eta bigarren aukeran irabazi egin beharko du. Gaur berriz Juanenea eta Larrañaga, Urtasun II eta Agirrezabalaren aurka neurtuko dira. Bigarrengo partiduan Uterga eta Etxeberria III ariko dira Ezkurra II eta Endikaren kontra.