Ateak ireki ditu berriro Gaztelekuak, eta aste honetan elkar ezagutzea izango da helburua; gaur, 16:30etatik 20:30etarako ordutegian, denentzat. Bihar, berriz, 16:30etatik 18:30etara DBH 1 eta 2 mailakoentzako izango da zerbitzua, eta 18:30-20:30, DBH 3 eta 4koentzako. Igandean berriro ere denak hartuko dira batera. Astelehenetan, bestalde, itxita egoten da, eta asteartetik ostiralerako ordutegia 17:00etatik 20:00ak artekoa da. Astearte, asteazken eta ostegunean txapa tailerra egingo da, eta hilaren 12a jai-eguna denez, itxita egongo da Gaztelekua 12tik 15era.