Abendura arteko kultur programaziaren barruan, Nahastekak arloaren barruan antolatutako aurreneko emanaldiarekin gozatzeko aukera izango da gaur, 20:00etan Biterin.
Arlo honen helburua da arte diziplina desberdinak nahasten dituzten ikuskizunak oholtza gainera ekartzea, eta gaurkoan, Lasala dantza konpainiak Microclimate ikuskizuna emango du.
Judith Argomanizen zuzendaritzapean ariko dira dantzan Rubén Albelda, Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra eta Rafke Van Houplines.
Sarrerak 7,5 euroan daude salgai, Biterin bertan.