Akats mekaniko batek» eraginda, autobus bat «kixkali» zen atzo eguerdian Galarretako errotondara iristen ari zela. Ertzaintzako prentsa-bulegoak jakitera eman zuenez, ez zen zauriturik izan. TSST enpresako autobusa zen, Usurbilera joaten dena.
Ezbeharra gertatu bezain laster gerturatu ziren Ertzaintza eta suhiltzaileak, eta sua itzali bitartean, trafikoan mozketak izan ziren. Behin sua itzalita, grua batek eraman zuen zeharo kixkalita geratu zen autobusa.