Pasai Donibanen deialdia, etziko Askatasun Egunerako

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 13a, 02:00

Beste behin ere, deialdia egin du Orreaga taldeak etzirako, Askatasunaren Egunerako Herriak bizi behar du: egin dezagun aberri bidea lelopean. Eguerdiko 12:00etan jarri du zita Pasai Donibaneko santu­txoan; lore-eskaintza eta irakurraldi historiko-politikoa egingo dute bertan, eta ondoren, plazara abiatuko dira ekitaldiarekin jarraitzera.

Urtero egiten duten ekitaldia da, eta bat egiten du 778. urtean izan zen Orreagako gudaren urteurrenarekin. Be­ren ustez, «han mamitu zen gerora hainbat mendean herri honek izan zuen erresuma independentea: Nafarroako Erreinua».

Ekitaldia aprobetxatuko dute aldarrikatzeko: «aberri bidea egin eta euskal estatu independetea antolatu beste aukerarik ez dugu. Bestela, jai dago. Bestela, gureak egin du». Horretarako, aberri bidea beraiekin egin nahi dutenei egin diete deia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!