Donostiako Pirataken programaren barruan, kontzertua eskainiko du gaur Kilimak taldeak Trinitate Plazan. Gaueko 23:05 aldera izango da, su artifizialen ondoren. Euskal runba lantzen duen taldea da Kilimak, eta Agustin Garmendia hernaniarra du buru. Beren abesti propioak abesteaz gain, bertsioak ere egiten dituzte.
ASTE NAGUSIA (DONOSTIA)
Egun osoan, Euskal Herriko nekazal produktuen VII. Azoka, Loiola kalean; Zurriola Street Food, Kursaaleko terrazan; eskulangintza azoka Vinuesan; Landa produktuen dastaketa eta salmenta Okendo plazan.
09:30-15:00, Itsas-Zaborra Out, Nautikoko terrazan.
10:00, Getaria-Donostia kayak.
10:00-20:00, hondartza-boleibol herri txapelketa eta hondartza-errugbi txapelketa, Zurriolan.
10:45, Nordic Wlaking zeharkaldia eta bizikleta eta patinetan jai giro martxa, Saguesetik, beroketak egin ondoren.
11:00-14:00/16:00-19:00, puzgarriak, Katalunia plazan.
11:00, VII. Gastronomia Lehiaketa gazteentzat bertako produktuekin, Bretxan.
11:30-13:30, haurrentzako ludoteka Vinuesa plazan.
12:00, Euskaldantza Musikoak, Bulebarreko kioskoan, Jeiki Hadi.
13:30-14:30, The Eclectic Celtic Band, musika zelta Kursaalen.
17:00, V. Goitibehera jaitsiera, Markotegi bidetik (Zuatzu).
17:30, Kirol inklusiboa, Zuloagan.
17:30-19:30, Bakeroak birziklatzeko tailerra, Vinuesa plazan.
17:30, Begiekin ikusten gara, Kursaalen.
18:00, zezenak Illunben.
18:00, erraldoiak eta buruhaundiak, Abuztuaren 31 kaletik aterata.
18:30, Antigua Band txaranga, erdian.
19:00-20:00, gazteentzako makilaia tailerra Kursaaleko terrazetan.
19:00, Alai taldea musika banda, Bulebarreko kioskoan.
19:30, Sardin jatea, Easo plazan.
20:00, The Eclectic Celtic Band Kursaalen.
20:00, Kresala dantza taldea, Konstituzio plazan.
22:45, Su Artifizialen Nazioarteko 55. Lehiaketa, Kontxako badian: Hamex.
23:30, zezensuzkoen entzierroa, Miramar kaletik abiatuta.
23:30-02:30, Kursaal Gune Zabala: Peru Rubio (23:30). Celine (00:30).
23:30, Stylo orkestra, Easo plazan.
23:30, C.Garmendia eta M.Govillard dantza eskolaren Nuevos Aires dantza ikuskizuna Bulebarreko kioskoan.
23:45, Zea Mays, Saguesen.
Piraten egitarau orokorra
16:00, URBAN 13, bertso + rap txapelketa, Flamenkan.
17:30, Lur Korta ipuin kontalaria, Trinian.
21:00, Afari musikatuak, Trinian.
23:05, Kontzertua: Kilimak, Trinian.
23:15, DJ Sara N’ donga + Apache Kid
23:30, The Capaces + Deskontrol, Flamenkan.