Aurredenboraldian baita ere, emakumezkoak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 13a, 02:00

Hanka bat behintzat Zubipen dute dagoeneko CD Hernaniko emakumezkoen Euskal Ligako jokalariek; bestea, agian, orain­­dik oporretan. Baina pix­ka­na­ka-pixkanaka lanean has­teko garaia dute, aurtengo Ligan aurrekoan bezain txu­kun ibili nahi badute, behin­tzat. 

Eta lan hori egiteko, klu­beko aurpegi ezagun bat izan­go dute gidari; Ainitze Rodri­guez hernaniarra izango da aurten, taldearen entrena­tzaile. Ane Ibarburu ariko da entrenatzaile laguntzaile la­ne­tan; eta ate­zainek, aldiz, klubeko ohiko entre­natzaile­ekin landuko dituzte geldial­diak.

22 jokalari izango ditu aurten taldeak, horietako hiru, jubenil mailakoak. Izan ere, iaztik lau baja izan dituzte, eta beste bi jokalari kanpoan dira urte hasierara arte. 

Berotzen hasteko, aurre­neko lagunartekoak abuztuan bertan izango dituzte. Oiartzun izango dute aurreneko aurkari, datorren astean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!