Gero eta hobeto ari dira Hernani Arraun Elkarteko neskak, eta nabari da jardunaldiz jardunaldi. Bazeramazkiten hainbat jardunaldi seigarren postuan, eta asteburu honetan, koxka bat gora egin eta bosgarren egin du zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietan; herenegungoa Hondarribian izan zen, eta atzokoa, aldiz, Ondarroan.
Hibaika eta Donostiarra, aurreneko postuaren lehian
Hibaika eta Donostiarra izan ziren, bi kasutan, aurreneko postua lehiatu zutenak. Hala, Hondarribian Hibaika izan zen nagusi (11:13,70). Ondarroan, aldiz, alderantziz izan zen, Donostiarra izan zen garaile (11:20,81).
Hondarribian 27 segundora geratu zen Hernani (11:40,71); Ondarroan, berriz, 28 segundora (11:49,75).
Plentziara, asteazkenean
Etzi izango dute bederatzigarren jardunaldia Plentzian, eguerdiko 12:00etan hasita.