Goizuetarrek badakite Umeen Eguna heltzen denean, fiestak gertu daudela; eta iritsi dira. Goizeko 08:00etatik aurrera, jarriko dute herria dantzan, orduan abiatuko baita Umore Ona korua, ohiko auroroekin.
Musikarekin jarraitzeko, Irumaita txarangak hartuko dio lekukoa, ondoren, 09:00etan. Eta ordutik aurrera, dena izanen da fiesta!
Ondoren, meza izanen da, eta bertako jantziakin bertaratuko dira haurrak. Pilota partiduak ere izanen dira eguerdian; eta bazkaria, ikastolan eginen dute, ohi bezala.
Berenduaren aurretik Xexenak eta Poniak izanen dira Plazan, 16:30etan; eta ondoren, aldiz, DJ. Porruk girotuko du arratsaldea. Bingoarekin bukatuko dute eguna, etxeko txikienek.
Gazteen Eguna, etzi
Txupinazoarekin izanen da Gazteen Eguna; bazkaria eginen dute orduan ere, eta txartelak gaur arte erosi daitezke.
UMEEN EGUNA
08:00, Aurorok, Umore Ona koruaren eskutik.
09:00, Irumaita txaranga herrian zehar.
11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin doazela.
12:00, Pilota partidak herriko pilota eskolako haurrekin.
14:00, Umeen bazkaria ikastolan.
16:30, Lasturren eskutik, Xexenak eta Poniak plazan.
Ondoren, Haurrentzako berendua Guraso Elkartearen eskutik.
19:00, DJ. Porru Plazan.
20:30, Goittikiren aldeko bingoa ikastolan.