«Oso giro ona» izan da, festetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 11a, 02:00

Santio jaiak bukatu eta as­te­be­tera bildu zen jai batzordea, festen balorazioa egiteko. Udal Gobernu Taldeak bere irakur­ke­taren berri eman du, eta «positiboak» izan direla dio; «orokorrean, oso giro ona izan da herrian, eta elkartasunez bizi izan diren festak izan dira aurtengo Santioak».

Arazoak konpontzeko prest
Ekitaldi arrakastatsuen arte­an, kontzertuak nabarmendu ditu; «adin guztietako biztan­leek disfrutatu dituzte».

Era berean, Kontxa Etxe­be­rria, Astigarragako alaba ku­ttu­nari egindako omenaldia azpi­ma­rratu du, nahiz eta opo­si­zi­o­ak ez parte hartu. «Oso harrera ona izan zuen, bere familiaren presentzia­rekin. Zoritxarrez, ez zen oposizioa bertan izan».

Azkenik, elkarlanaren ga­rrantzia aipatu du. «Berriro ere argi gelditu zen Udalak Gazte Asanbladarekin duen harremanaren helburua el­kar­­lana dela. Gazteek arazo bat izan zuten, txosnako lona apurtuta agertu baitzen. Udal gobernuari deitu, eta hau be­rehala bertaratu zen udal­tzain­goarekin, egoera azter­tze­ko eta gazteak lasaitzeko».

 Azkenik, datorren urtera begira ere lanean hasia dela azal­du du Udal Gobernu Tal­de­ak, «zarata gehien sor­tzen du­ten ekintzak lekuz mugitzea» helburu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!