Jarduera bikoitza gaur eta bihar, ‘Maialen’ traineruak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 11a, 02:00

Asteburua indarrarekin har­tu beharra daukate Herna­niko Arraun Elkarteko Ma­ialen traineruko arraunlariek, jar­du­naldi bikoitza baitute aurretik. Gaur Hondarribian izango dira; bihar, aldiz, On­darroan jokatuko dute.

Azkeneko sei jardunaldietatik bi
Sei jardunaldi geratzen zaiz­kie hernaniarrei ETE Liga buka­tze­ko, eta horietako bi izango dira gaur eta bihar. Gaur Txin­gudiko X. Bandera jo­ka­tuko dute Hondarribian, goize­ko 11:30etan hasita.

Bihar, aldiz, Bizkaira joan behar izango dute; Ondarroan izango da hurrengo jardu­nal­dia, 12:00etan ha­sita. 

Asteazkenean, Amabirjin Egunean ere izango dute es­tropada, Plentzian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!