Ikastolako taberna prest dago, festetan etenik gabe lan egiteko. Izan ere, abuztuaren 14tik 18ra bitartean, gau eta egun, 24 ordutan egonen da irekita.
Hala ere, gogorarazi dute bihar ere, Umeen egunarekin, ireki eginen dela.
Bildutako dirua, kasu honetan, Goittiki haur eskola laguntzeko izanen da.