Hiru diru-laguntza, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 11a, 02:00

Udalak argitaratutako hainbat diru-laguntza eskatzeko epea irekita dago oraindik. Abuztuaren 19an bukatuko da, herrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru-la­gun­tzak eskatzekoa. Negozioak martxan jartzeko gazteei bideratutako la­gun­tzak, berriz, irailaren 3ra arte eskatu daitezke, eta irailaren 28ra arte, euskera ikasteko, merkataritza eta enpresen alorrean euskeraren erabilera sustatzeko, aisialdiko begirale edo zuzendari titulurako prestakuntza euskeraz egiteko, eta UEU eta udako unibertsitateko euskerazko ikastaroetarako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!