Berdinketarekin, hasiera neskek

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 23a, 02:00

Asteartean izan zuten aurreneko lagunartekoa Euskal Ligako emakumezkoek. Oiartzun izan zuten aurkari Ugaldetxon, eta 1-1 berdindu zuten markagailua. Asteburu honetan izango dute entrenatzen jarraitzeko bigarren aukera; etzi jokatuko dute Añorgaren kontra, hau ere, haien etxean, Rezolako zelaian, arratsaldeko 15:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!