Udarari bukaera emateko asmoz, egun pasa antolatu du Osiñagako Auzo Elkarteak irailaren 2rako. Baionara joango dira, hiria ezagutzera. Goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa auzotik, eta hirian bueltaxka bat eman ondoren, Guernika jatetxean bazkalduko dute. Autobusa auzo elkarteak ordainduko du; bazkaria, aldiz, bakoitzak berea: helduek, 30 euro; haurrek, 15 euro. Igandera arte eman daiteke izena, batzordeko edozeinekin hitz eginda.