Herri kirolak eta jan-edana, auzotarrak biltzeko aitzakia ona

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 11a, 02:00

Haur, gazte eta helduek fes­ta­rako bete aitzakia bat izango dute hilaren 15ean: Santio­men­diko jaiak ospatuko baiti­ra, auzoan.

Goizean hasi eta iluntzera arte, jan-edana eta herri ki­ro­lak izango dira, denen gus­to­ra­ko.

Tortillak, sagardoa eta auzotarren arteko otorduak
Asteazkeneko jai egunari ha­sie­ra ematen aurrenekoak izango dira txistulariak, diana joko baitute 09:00etan.

Gero, jatekoak hartuko du protagonismoa. Goizeko 11:30e­­tan hasita, tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa izango dira.

Eta jatekoarekin segitzeko, auzo bazkaria egingo da 14:00e­tan, eta auzo afaria, 21:00etan.

Herri kirolak, denen gustora
Eguneko beste ekitaldi na­gu­si­ak herri kirolen bueltakoak izan­go dira. Batetik, 12:00etan erakus­tal­dia egingo da. Haur eta gazteen txanda izango da gero, 18:00e­tan, eta 19:00etan, toka txapelketa jokatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!