Amabirjinetako txupinazoa bota aurretik ere, nabaria da festa giroa Goizuetan.
Festa aurreko egitaraua prestatu dute aurten, eta atzo Inun izan zen kontzertu akustikoa ematen, labaderoan. Gaur, berriz, Paperezko Gizon Emakumeak ipuina kontatuko du Maider Garin Bakerok, 19:00etan.
Era berean, atzo bezala, gaur ere fiestetako programa zaharren erakusketa ikusi ahal izanen da labaderoan, 18:30etatik 20:30etara.
Umeak protagonista, bihar
Eta fiestetako txupinazoa asteartean botako bada ere, egitaraua bete-betea dator, bihartik aurrera. Umeen Eguna izanen da biharkoa, eta goizean goiz Umore Onako Auroroak atera bezala, ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako.
Irumaita txarangak hartuko die testigua gero, Auroroei, meza baino lehen, eta ondoren, pilota partiduak, bazkaria, xexen eta poniak edota DJa izanen dituzte aukeran, gaztetxoek.
Merkatariak, festa jartzen
Jai giroan murgilduta ere, astelehena atsedenerako eguna izanen da, eta asteartean hasiko dira ofizialki jaiak. Aurten, herriko merkatariek botako dute txupinazoa.
Aurretik, gazteek Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia ateratzeko zita jarri dute, 11:30etan, baina 10:30etan hasita, kamixetak jaso ahal izanen dira. Gero, larunbatera arte etenik gabe segiko du festak.
GOIZUETAKO FIESTAK - AMABIRJINAK 2018
BIHAR, ABUZTUAK 12, Umeen Eguna
08:00, Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik.
09:00, Irumaita Txaranga, herrian zehar.
11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.
12:30, Pilota partiduak, herriko pilota eskolako haurrekin.
14:00, Umeen bazkaria, Ikastolan.
16:30, Xexenak eta poniak plazan, Lasturren eskutik.
Ondoren, haurrentzako merienda, Guraso Elkartearen eskutik.
19:00, DJ Porru, Plazan.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
ABUZTUAK 14, Gazte Eguna
11:30, Altsasuko gazteen aldeko elkartasun argazkia.
12:00, Txupinazoa.
Ondoren, Erraldoiak eta Buruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera; gazte poteoa.
14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.
Ondoren, Gazteen arteko Goizu-Prix.
19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.
20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
23:00, Dantzaldia Plazan, Gabezin taldearekin.
Ondoren, Igandea Txaranga.
Afterra: DJ Aimar eta 2∅ctal (Gaztetxean)
ABUZTUAK 15, Amabirjin eguna
07:30, Diana, dultzaineroekin.
08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.
10:30, Meza Nagusia eta prozesioa.
12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak dultzaineroekin herrian zehar.
12:00, Pilota partiduak.
13:30, Igandea Txaranga.
17:45, Zezenak Lasturren eskutik.
19:00, Bertso saioa: Alaia Martin, Agin Laburu, Julio Soto eta Iker Zubeldia.
Ondoren, Igandea Txaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.
21:45, Afari Herrikoia Umore Ona elkartean.
00:30, Kalejira.
Ondoren, Igandea Txaranga, herriko kaleetan zehar.
ABUZTUAK 16
11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
11:30, Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00, Sagardo Probaketa Plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.
13:00, Igandea Txaranga.
16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
18:30, Herri kirolak: aizkolariak, Hodei Ezpeleta eta Oier Cañamares, eta harrijasotzailea, Idoia Etxeberria.
Ondoren, Igandea txaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Dantzaldia ikastolan, Modexto musikariarekin.
Ondoren, Igandea txaranga.
ABUZTUAK 17
11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak trikitilariekin.
12:00, Chuchin Ibañez y Los Charros mariatxiak plazan.
13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.
17:00, XV. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
18:00, Umore Ona dantza taldekoak plazan, Hernaniko dantzari eta musikarien laguntzarekin.
19:30, Eonian elektrotxaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
23:00, Nogen taldearekin kontzertua plazan.
Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia plazan.
Ondoren, Igandea txaranga.
00:30 GHOA flamenrock eta DJungle (Gaztetxean)
ABUZTUAK 18, Umore Ona Peñaren eguna
08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.
12:00, Umore Ona Peñaren irteera, Ikastolako tabernatik.
12:00, Umeen pilota partiduak: ohiturari jarraituz, Goizueta-Arano.
Ondoren, Igandea Txaranga.
14:30, Umore Ona Peñaren bazkaria, Ikastolan.
17:00, Umore Ona Peñaren kalejira, Igandea txarangarekin.
18:30, Zezenak Lasturren eskutik.
19:30, Dantzaldia Plazan, Iratzar taldearekin.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Festen bukaera ekitaldia udaletxe aurrean, Igandea txarangarekin.
Segidan, Iratzar taldearekin dantzaldia, Plazan.
Ondoren, DJ Bull Ikastolan, eta Igandea txaranga, kaleetan zehar.
AUTOBUS ZERBITZUA
Astelehena, 13
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
Asteartea, 14
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
Asteazkena, 15
Goizuetatik, 09:00etan (2).
Hernanitik, 10:00etan (2).
Osteguna, 16
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
Ostirala, 17
Goizuetatik, 09:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan (2).
Larunbata, 18
Goizuetatik, 09:00etan (2) eta 18:00etan.
Hernanitik, 10:00etan (2) eta 19:00etan.
Igandea, 19
Goizuetatik, 09:00etan (2).
Hernanitik, 10:00etan (2).