Abuztuaren 25ean jokatuko dute aurten Futbol 7 Hernani txapelketa dispertsioaren kontra, Jokatuz elkartu eta irabazi. Etxera! lelopean; goizean izango da txapelketa, eta bazkariarekin eta bazkalostearekin borobilduko dute zita. Nahi duenak, dagoeneko eman dezake izena. Horretarako, bi bide daude: Garinen edo sare sozialen bidez egin daiteke. Ohi bezala, hiru aukera izango dira: izenematea bakarrik, 10 euroan; bazkaria bakarrik, 10 euroan; edo biak, 15 euroan. Aurten berrikuntza bat iragarri dute: txapelketaren aurretik zenbaki batzuk banatuko zaizkie taldeei, eta finala bukatzean, talde osoarentzako otordua zozketatuko da, sagardotegi batean.