Festa aurreko giroa, labaderoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 4a, 02:00

Amabirjinetarako presta­tzen hasiak di­ra Goizuetan. Fiestak hilaren 12tik 18ra ospatuko dira. Baina aurretik, festa aurreko programazio kulturala prestatu dute, jai giroan murgiltzen hasteko. Hilaren 10 eta 11n izanen da.

Ipuin, erakusketa eta kontzertu
Labaderoa aukeratu dute eszenatoki bezala. Ostiral eta larunbatean fiestetako programa zaharren erakusketa ikusi ahal izanen da bertan, 18:30e­tatik 20:30etara. 
Bes­tetik, ostiralean, INUN kontzertu akustikoa izanen da 22:00etan, helduentzat, eta la­run­batean, 19:00e­tan, haurrentzako ipuina kon­tatuko du Mai­der Garin Ba­kerok: Pa­perezko gizon-emakumeak.

Gazte Egunerako kamixetak eta bazkari txartelak
Fiestetan, berriz, abuztuaren 14a izanen da Gazte Eguna, eta bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, Amaia kafetegian: langileentzat 18 euroan, eta langabetuentzat 15 euroan. Aurten begetarianoentzako aukera ere izanen dela jakinarazi dute.
Bestalde, Gazte Eguneko kamixetak hartzeko bi data zehaztu dira: hilaren 10ean, 18:00etatik 19:00etara Plazan, eta 14an, Gazte Egunean, 10:30etatik 11:30etara, toki berean. Segidan, txupinazoaren au­rretik, Altsasukoen aldeko argazkia aterako dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!