Herritarrei deia, bideoklipa grabatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 10a, 02:00

Ari Du abestiaren bideoklipa grabatuko du gaur Euskara Ari Du elkarteak, Tilosetako kioskoaren aurrean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Herritarrei egin diete deia, parte hartzeko. Ainara Azpiazu Axpik silueta batzuk markatuko ditu, eta herritarrek margotu egin beharko dituzte. Hori egin bitartean grabatu egingo dute. Bideoklipa urrian aurkeztea aurreikusi du Euskara Ari Du elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!