Bideoklipa grabatzeko zita bihar, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 9a, 02:00

OTSAILAREN hasieran eman zion hasiera Euskara Ari Du elkarteak Baietz Hernanik! urtebeteko erronkari. Aur­kezpen-ekitaldia egin zuten horretarako, eta bertan entzun ahal izan zuten hernaniarrek, aurreneko al­diz, erronkarako espresuki egindako Ari Du abestia.
Orain, doinu eta letra horri irudiak gehitu nahi dizkiote, bideoklip bat eginez. Hain zuzen, bihar egingo dute grabazioa, eta herritar oro gonbidatu nahi du Euskara Ari Du elkarteak. 
Grabazio irekirako zita jarri dute, horretarako. Bihar izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Tilose­tan; kioskoaren aurrean elkartuko dira erronkalariak eta nahi duten herritar guztiak.
Abestia eta bideoklipa urrian aurkeztea da Euskara Ari Du elkartearen asmoa.

Siluetak margotzea, eginbeharra
Tilosetako kioskoaren aurre­an silueta batzuk markatuko ditu Ainara Azpiazu Axpik, eta bertaratzen dire­nek egin­behar sinplea izan­go dute: horiek margotu behar­ko dituzte. Bitartean, graba­zioari ekingo zaio; izan ere, herritarrak siluetak mar­gotzen grabatzea da helburua.

703 erronkalari, orain arte
Orain arte 703 erronkalari ari dira euskerari eusten; egitasmoak abendura arte iraungo du eta ordura arte izena eman daiteke www.­euskaraaridu.eus-en. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!