Zelaian edo uretan, baina jolasean!

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 8a, 02:00

Azkeneko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere jolasak antolatu dituzte igerileku irekietan abuztuan zehar. Herenegun estreinatu ondoren, gaur izango da bigarren saioa, goizeko 11:00etan hasita, eguerdiko 14:00etara bitarte. 

Udara jolasean pasatzeko aukera eskaini nahi diote gaztetxoei, izan berdeguneetako jolasen bitartez, nahiz uretan egingo dituztenekin. 

Ohi bezala, denetearik izango da: hain arrakasta­tsua den slack line sokatik hasi, eta saskibaloia edo volley balla bezalako kirol xinpleetaraino.

Beste zortzi saio, aurrerago
Ez dira, ordea, saio bakarrak izango; gaurkoaren ondoren, beste zortzi egingo dituzte abuztuan: 14an, 16an, 20an, 22an, 27an eta 29an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!