Udaletxe aurrean dagoen herritarraren inguruko prentsa-oharra helarazi dio Udalak Kronikari.
Bertan ondokoa adierazten dute: «Udaletxe aurrean Zerbitzu Sozialetako presidentearen eta hainbat langileren kontrako mezuekin dagoen herritarraren inguruan honako hau argitu nahi du Udalak: udal langileak hilabetez ari direla Foru Aldundiarekin batera herritar horren egoera aztertzen eta bere egoera hobetzeko hainbat baliabide eskaintzen, gainontzeko herritarrekin egiten den moduan. Langile horien kontra eta orokorrean departamentuaren kontra egiten dituen salaketen aurrean, Udalak adierazi nahi du beste behin ere, langile horiek Udalaren babes osoa dutela eta egoerari beharrezko erantzuna emateko haien jarduna egokia izaten ari dela».