Etzi lehertuko da kañoia Alderdi Ederren, eta astebeteko festa giroa zabalduko da Donostian. Aste Nagusian zehar ez dute gomendatzen hiriburura kotxez joatea, hortaz, autobus zerbitzu berezia eskaini ohi du Garayarrek, gauean bueltatzeko. Aurten ere, halaxe izango da.
Urnietaraino luzatuta
Gaueko zerbitzu berezia gaueko 22:15etatik aurrera izango da. G1 edo Hernani-Aiete-Donostia lineari dagokion ibilbidea egingo du, baina Urnietaraino luzatuko da.
Donostiatik abiatuta, aipatutako ordutik aurrera eta goizeko 02:30ak bitarte, 15 minuturo izango da autobusa.
Donostiara joateko azkeneko zerbitzua, aldiz, goizeko 02:00etan izango da.
Ondoren, orduerdiro izango da zerbitzua, goizeko 06:30ak arte; azkeneko irteera Donostiatik egingo da.
Goizeko 02:30ak arte 15 minuturo izango da autobusa; ondoren, 30 minuturo.
Irteera lekuetan ere, aldaketa
Festetako jarduerak direla-eta, irteera lekuak ere moldatu behar izan dituzte. Hala, gaueko 21:30etatik 00:15ak arte San Bartolome kaleko Hawaii dendaren paretik abiatuko dira autobusak.
Ondoren, 00:30etatik aurrera, ohiko lekura bueltatuko dira, Okendo kaleko geltokira, hain zuzen.