Udarako oporrak eta bero olatua tarteko, ohikoa baino gutxiago izan bazen ere, mugimendu nahikoa izan zen asteleheko Odol Emaileen zitan. Hain zuzen, 41 odol emaile gerturatu ziren. Bultzadatxo garrantzitsua hernaniarrek eman zutena, oporretan zehar odol gordailuak hustu ez daitezen.