Birziklatutako kamara bat egiteko tailerra, Legarretak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 9a, 02:00

Argazkilaritza gustoko al duzu? Esperimentuak egitea ere bai? Bada... aukera ederra eskainiko du bihar eta etzi Tabakalerak Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren eskutik. 

Hain zuzen, berak eskainiko du Egizu argazki kamera bat birziklatutako ontziekin, eta argazkiak errebelatu tailerra. Bi saio izango dira; bihar izango da aurrenekoa, eta etzi, bigarrena. Biak ordu be­rean izango dira, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30e­tara bitarte. 

Izena eman behar zen, baina dagoeneko itxia dago leku guztiak bete direlako. Dena den, itxaron zerrendan izena eman daiteke oraindik: ubik@tabakalera.eu.

Argazkilaritzaren oinarrira bidaia
Urte batzuk atzera egingo dituzte partehartzaileek Lega­rre­tarekin; hain justu, argazkilaritzaren oinarrira bidaiatuko dute, modurik eskuzkoenera. Horretarako, antolatzaileek azaldu bezala, «birzikilatutako ontziak erabiliko ditugu bide honetan. Zuloa egin eta beltzez pintatu ondoren argazki papera sartuko dugu barruan eta gure ingurua arakatu eta argazkitan jasoko dugu. Ondoren argi gorripean, gela ilunean, irudiak errebelatuko ditugu».

Akatsekin adiskidetzeko gonbidapena ere luzatuko du tailerrean: «esperimentazio analogikoan gauza ugari gerta daitezke eta istripu horiek askotan gure lanari ekarpena egin diezaiokete. Honi buruz gogoeta egitea oso interesgarria da, efikaziari lotutako garai estu hauetan. Definizio faltak, kasualitatea bilatuz eta harekin jolastuz, gauza asko adierazi dezake». 

Garai digitalak, alde batera
Hortaz, garai digitala alde batera uzteko aukera eskainiko die haur eta helduei argazkilari hernaniarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!