Azpiroz eta Endikak hasiko dute gaur, Buruz Burukoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 7a, 02:00

Larunbateko partiduan lor­tu zuen Azpirozek Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txar­tela, eta gaur bertan ekin­go dio lehiari, Endi­karen kontrako partiduan. 

Eguerdiko 12:00etan aur­keztuko da txapelketa, Ga­larretan, eta Azpiroz eta Endikarekin batera izango dira bertan gainontzeko erre­montistak: Urriza, Uter­ga, Barrenetxea IV, Endi­ka eta Ezkurra II.

Lehiari hasiera emango dion partidua arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko diren partiduetan bigarrena izango da.

Prebiako finala, estua eta ona
Ansa II txapelketatik kanpo geratu da, larunbatean Azpi­rozen kontra 29 eta 30 galdu ondoren. Partidu ikaragarria jokatu zuten, erremonte era­kustaldi bikaina. Ansa II hasi zen erritmoa jartzen, eta hiruna berdindu ondoren, aurretik jarri zen. Azpirozek, ordea, eutsi eta 20 eta 15ekoaren ondoren, aldea txikitzeari ekin zion, 25na berdintzeraino; baita 25-28 arretik jarri ere. Ansa IIk ez zuen etsi, baina azkenean, 29 eta 30ekoarekin, Azpiroz izan zen garaile.

Gaurkorako, larunbateko nekea gainditua beharko du, Endikari aurre egiteko. Partidu horren aurretik, Eloy-Zubiri eta Etxarri-Garcesen artekoa jokatuko da, eta ondoren, Zeberio II-Ion eta Uterga-Agirrezabalaren artekoa, eta Segurola-Larrañaga eta Jua­nenea-Zalduaren artekoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!