Ostiralero bezala, preso eta iheslarien senideek «presoen eskubideen alde» zita jarri dute; gaurkoan Zinkoenean, 20:00etan. Baina beste bi ekitaldi ere izango dira. Batetik, hileko aurreneko ostiralero bezala, LAB sindikatuak deituta kontzentrazioa egingo da 12:00etan Zinkoenean. Bestetik, Orain Presoak dinamikak bizikleta martxa antolatu du, 19:00etan Zinkoeneatik aterata.