Hamabostaldiaren erritmora bihar, San Joan Bataiatzailea

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 7a, 02:00

Pasa den abuztuaren 2an eman zioten hasiera Do­nos­tiako Musika Hamabostaldiko ekintzei; beroari aurre egiteko, musikaz bustitzen ari dira Gipuzkoa, handik eta hemendik etorritako artistek. Haritz Ezeiza, Paulo Agirre eta Juanjo Iturrioz hernaniarrek hartu zuten parte Inaugurazio Egu­neko ekintzetan, eta bihar, Hernanin egingo du geldialdia musika jardunaldiak.

Organo Zikloa, Hernanin
Ohi bezala, zikloetan antolatu ohi dute jaialdia, eta, hain justu, Organo Zikloari dagokion kontzertuetako bat izango da biharkoa. Bertan eskainiko dute kontzertua Loreto Fernandez Imaz  organo-joleak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak.  San Joan Ba­ta­ia­­tzailean izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita. Sarrera debalde izango da.

Zailtasun tekniko haundiko programa
Musika munduan sona haundia duten musikariak dira Fer­nandez Imaz eta Zubillaga. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, «zailtasun tekniko nahiz maila artistiko haun­­diko» programa osatu dute biharko. 

Besteak beste, Fauré, Franck, Duruflé eta Mahler-en obrekin gozatu ahal izango dituzte bertaratzen diren en­tzuleek, organo-jolearen eta mezzosopranoaren eskutik. 

Hilabete osoa, musikaz blai
Hernanin geldialdia eginda, irailaren 1era arte izango du segida Hamabostaldiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!