Eguraldi onarekin batera, aukera aparta abuztuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 7a, 02:00

Atzokoa izan zen udarako aurreneko bero olatuaren egunik okerrena, eta zer hobe, uretan frexkatzea baino. 

Horreta­rako, hernaniar asko eta asko joan ohi dira igerilekura; atzotik aurrera, gainera, zerbitzu gehigarri bat eskaini zuena. Urtero bezala, jolasak izan ziren, eta abuztuan zehar, beste 9 saio izango dira. Bihar izango da aukera, baita ere; hurrengoak, aldiz, aurrerago: abuztuaren 14an, 16an, 20an, 22an, 27an eta 29an izango dira, hain zuzen.

Ordutegia berbera izango da, goizez, 11:00etatik 14:00e­tara.

Jolasak, udaraz gozatzeko
Udaraz eta eguraldi ederraz gozatzeko aukera paregabea izango dute herriko gaztetxoenek, beraz, abuztu osoan zehar. Ekintza ezberdinak izango dira bai berdegunean, baita uretan ere. 

Besteak beste, ohe elastikoak jarriko dituzte zelaian, baita slick line-a, oreka mantentzen trebeena zein den jakiteko. Horrez gain, saskibaloian, volley ballen, ping-pongean... eta hainbat kiroletan jokatzeko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!