«Liztor kabia ikusiz gero, ez saiatu kentzen»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 7a, 02:00

Abisua jaso ondoren, Udal­tzain­goa eta Udaleko Babes Zibila gerturatu ziren ostira­lean Sandiusterrira, eta kendu egin zuten liztor asiatikoaren ka­bia bat. Sandiusterriko erai­kinean, Larramendi kalera ematen duen aldean zegoen ka­bia, galdara gelaren airezta­pe­nerako lehiotxoan.

Azken urteetan ohikoa bi­hur­tu da liztor asiatikoen kabiak ikustea udara parte honetan, eta agian horregatik, ohitu egin dira herritar asko. Baina Udaleko Ba­bes Zibilak la­nean segitzen du kabia ho­riek kentzeko, eta eskatu die he­rritarrei «me­se­dez, bat iku­siz gero, ez saiatu kentzen».

Alferrikako lana
«Liztor asiatikoaren ziztada arriskutsua» dela gogorarazi du Babes Zibilak; «ez da ohi­koa, baina izan dira ziztadak». 
Ha­la ere, kezka nagusia ka­biak ondo ez kentzeak sortzen du. «Ez badira ondo kentzen, ez da ezer aurreratzen. Bizirik geratzen diren liztorrek be­rehala egiten dute beste kabia bat».

Horregatik azpimarratu du­te bat ikustean ez saiatzeko ken­tzen, eta horren ordez, «Udal­tzaingora deitzeko. Zer­bi­tzua 24 orduz ematen dute». 943 24 89 00 da 24 orduko arretarako telefono zenbakia.

Sandiusterrikoa, «inaktibatua»
Ostiraleko goizeko 11:00k aldera kendutako liztor kabiari dagokionez, «inaktibatuta» da­goela ziurtatu dute. «Galdara gelako aireztapenerako lehio­txo­an zegoen, porlanezko mar­koaren zulo batean. Larba eta guzti. Ez genuen ikusten, baina abisuari esker kendu dugu».

Behin kabia kenduta, egun batzuetara berriro pasatzen dira teknikariak bertatik, ezer geratu ez dela ziurtatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!