Lagunartekoak, taldeari neurria hartzen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 6a, 02:00

Aurredenboraldia hasi be­rria dute CD Hernaniko futbol el­karteko mutilen gorengo taldeek. Aldaketak izan di­tuz­te, bai Nazional mailako Oho­rezk­o Jubenilek eta baita Oho­rezko Erregional mailakoek ere, eta beraz, taldeak egiteko daude oraindik.

Larunbatean jokatu zituz­ten aurreneko lagunarte­ko­ak, eta galdu egin zituzten biak.

«Aurreneko test modukoa izan da»
Eibar izan zuten aurkari, Na­zio­naleko Oho­rezko Jubeni­lek, eta 1-3 galdu zuten; Jon Irazak sartu zuen gola.

Aurten, Jordi Telletxeak klu­ba utzi du, Eibarko ema­ku­meen aurreneko taldea en­­trenatzeko, eta Unai Mun­­dua­te dute orain entrena­tzai­le. Hortxe dago gakoa: «bost entre­na­men­du bakarrik egin ditugu. Tal­dea berria da; bai joka­la­riak eta baita lan taldea ere. Iaz­ko jokalariak bi baka­rrik di­ra, eta gainontzekoak bi­ga­rren taldetik igotakoak. Joka­lariak ezagutzen ari gara. Par­tidu hau aurreneko test mo­dukoa izan da. Ka­li­ta­tez­ko entrenamendu bat».

Bereziki, lan defentsiboa egin zuten mutilek, Eibarrek dominatu baitzuen baloia. «Bagenekien maila haundia­goa zutela, eta gehiago entre­na­tu dutela».

Pixkanaka lan egitea dute erronka, eta hurrengo zita larunbatean dute; Zubipen berriro, 10:00etan, Vasconia­ren kontra.

Ohorezko Erregionalen par­­­tiduan, Elizaldek sartu zu­en Her­naniren gol ba­ka­rra; 1-4 galdu zuten Lagun Onaken kon­tra. Hauek ere, egon­kor­tzea dute hasierako erronka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!