Odol ematea gaur izango da, biharko partez

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 6a, 02:00

Normalean hileko aurreneko asteartean jartzen du aukera Odol Emaileen Elkarteak, an­bulatorioan odola eman edo organo donante egiteko.

Baina hil honetako zita gaur, astelehenarekin jarri dute, eta ordutegia ordu erdiz luzatu; 18:00etatik 20:30eta­ra­ko tartea izango da estrak­zi­o­ak egiteko. Elkarteko kideek uz­tailean argitaratu zi­tuz­ten 2017an egindako odol ema­teen inguruko da­tuak, eta gogo­ra­ra­zi zuten emaile falta bada­go­ela, nahiz eta Herna­nin «emai­le finak» izan. «Odo­la em­ateak emaile­a­ri onu­ra ekar die­­zaioke, odola be­rri­tzen la­gun­tzen duelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!