Mobilizazioak deitu dituzte gaurko euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek. Euskal Herriko hondartzak bihurtuko dira, eguerdiko 12:00etan, aldarrikapenerako eszenatoki, eta Hernanialdekoei Oriokora gerturatzeko deia egin zaie. Hondartzara sartzeko autopista azpian jarri dute zita, baina Hernanitik elkarrekin joateko, 11:15etan elkartuko dira, Aristizabal kaleko 5 zenbakian. Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek azaldu dute dei egiten dietela hernaniarrei, «preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen aldarrikapenarekin bat egitera».