Abuztuan zehar, uztailean bezala, luzatu egin dute zerbitzua Garayar autobusek.
Horrela, igandetik ostegunera G1 eta G2 lineak gauerdira arte ariko dira lanean. Ostiral eta larunbat gauetan, berriz, orduro ematen du zerbitzua G3 lineak, Donostia, Hernani, Urnieta eta Andoain lotzeko.
Ohiko zerbitzua bukatuta, G1 linea 22:15, 22:45 eta 23:15etan ere aterako da Hernanitik, eta Donostiatik, berriz, 22:45, 23:15 eta 23:45etan. G2 linea, bestalde, Andoaindik aterako da 21:45, 22:15, 22:45 eta 23:15etan, eta Donostiatik, 22:30, 23:00, 23:30 eta 00:00etan.
Aste Nagusian, gauero
Donostiako Aste Nagusian ere zerbitzu berezia izango da. Ostiral honetan bertan festa giroa sartzeko ekitaldi batzuk izango dira, eta barraketan egun merkea ere izango da, baina hasiera ofiziala larunbateko kañoikadak markatuko du. Autobus bereziak izango dira gauero, hilaren 18an festak bukatu arte.