‘Maravillas’ gaztetxeko kide batek hitzaldia etzi, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 13a, 02:00

Hamaika hilabeteko jardueraren ostean, etorkizuna kolokan dauka Iruñeako Alde Zaharreko Maravillas gazte­txeak; hau da, «desalojo arriskuan dago», Kontrakantxa gaz­­­tetxeak azaldu duen bezala. 

Egungo egoeraren berri emango du, eta azalduko ditu gerora aurreikusita dauzkaten ekintzak.

Hain zuzen, gertatzen ari den guztia azaltzeko, hitzaldi-solasaldia antolatu du Her­naniko gaztetxeak, Zer gerta­tzen da Maravillas gaztetxearekin? izenburupean. Asteaz­ken honetan izango da, etzi, arratsaldeko 19:30etan hasita. Egu­raldi onarekin, Tilosetan egingo dute, baina txarra eginez gero, Garin tabernan izango da.

Bertako kide bat, gonbidatua
Hitzaldi-solasaldi gisa egingo dute, eta horretarako, Iruñe­ako Maravillas gaztetxeko kide bat gonbidatu dute hernaniarrek. Kideak berak emango du egungo egoeraren berri, eta azalduko ditu gerora aurreikusita dauzkaten ekin­tzak zein diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!