Pasaiako Ikurriña, Donostiara

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 6a, 02:00

Seigarren estropadan, sei­ga­rren egin zuen Hernanik la­runbatean, ia seigarren aldiz; zazpigarren egin du behin. Badirudi horixe dela ETE Liga honetan Maialen on­tzia­ri ego­kitu zaion postua. Hala ere, Hernaniko neskak eten­ga­beko hobekuntzan ari dira, postua mantentzen ba­du­te ere.

Pasaiako estropadan Do­nos­tiarra izan zen aurre­ne­koa, 12:09,78ko den­bo­ra­re­kin, eta etxera eraman zuten Iku­rriña. Atzetik sartu ziren Deusto, Hibaika, Tolosaldea eta Kaiku, 13, 14, 22 eta 28 se­gun­dotako aldeekin, hu­rre­nez hurren. Hernanik 12:39,80ko denbora behar izan zuen, eta atzetik geratu ziren Lea Ar­ti­bai, Lapurdi eta Colindres.

Sailkapen orokorrean ere hurrenkera horretan man­ten­du dira ontzi guztiak, 50, 47, 43, 37, 33, 23, 19, 12 eta 6 pun­tu­re­kin. Ekuadorea pa­sa­ta, aste­bu­ru honetan beste bi estro­pa­da izango dituzte neskek; Hon­darribian eta Ondarroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!