Uretan edota belarretan, jolaserako aukera gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 20a, 10:43

Aste honetan ere, beste bi egunetan gozatu ahal izango da hainbat kirol eta jolasekin, igerileku irekietan. Gaur eta asteazkenean, 11:00etatik 14:00etarako tartean, aukeran izango dira uretako hainbat puzgarri eta jolas edota belarretan aritzeko beste batzuk: slack line, ohe elastikoak, saskibaloia, ping-pong, boleibola... Datorren astean ere, beste bi egunetan izango da aukera: hilaren 27 eta 29an. Igerilekuak, irailaren 9ra arte egongo dira irekita. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!