Goizeko 11:30etan Donostiako Boulevardetik abiatuko dira Donostiako Klasikoan parte hartuko duten 154 txirrindulariak. Guztira, 229 kilometro egingo dituzte Gipuzkoako errepideetan barrena, eta Hernani eta Astigarragatik ere pasako dira, eguerdiko 14:00etatik aurrera. Antolakuntzaren arabera, Hernanitik aurrera segita, Astigarragako 105,8 kilometrotik pasako dira 14:34etan, 38km/h abiaduran joanez gero; 14:25etan, 40km/h abiaduran joanez gero; edo 14:18an, 42km/h abiaduran joanez gero. Zortzi mendate igo beharko dituzte; Jaizkibel eta Arkale bitan. Boulevarden bukatuko dute arratsaldean.