Erremonte jaialdia izango da gaur ere Galarretan, 16:00etan hasita, eta besteak bete, asteartean aurkeztuko den Buruz Burukoa jokatzeko txartela nork lortuko duen erabakiko da estelarrean, Ansa II eta Azpirozen arteko lehian. Bestalde, asteartean gehiago izan ziren Urriza eta Ion, eta 40 eta 36 irabazi zieten Ezkurra eta Barrenetxea IVari. Azken honek gaurkoan Ezkurra IIrekin jokatuko du, Urriza eta Etxeberria IIren kontra.