Errepidea itxita gaur, Portutik Larramendira

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 02:00

Elizatxo ikastolaren paretik pasatzen den bidea, Portu auzotik Larramendi kalera artekoa trafikoari itxita egongo da gaur, goizeko 09:00etatik 14:00ak bitartean. Eskola inguruan lur jauzi batzuk izan direla eta, eremu horiek egonkortzeko lanak egingo dira, eta makinaria astuna ekarriko da horretarako. Beraz, «segurtasunez lan egiteko» moztuko da bidea. Oinezkoek izango dute aukera, dena den, bertatik pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!