Aurreneko lagunartekoak, gorengo bi taldek

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 4a, 02:00

Lanean hasiak dira CD Hernaniko futbol elkarteko mutilen bi talde; gorengo mailakoak, hain zuzen ere. 

Nazional mailako Ohorez­ko Jubenilak lehengo astean hasi ziren aurredenboraldia­rekin, eta bihar jokatuko dute aurreneko lagunarteko par­tidua. Zubipen izango da, 10:00e­tan, Eibarren kontra.

Ohorezko Erregional mai­lako taldea, berriz, asteaz­kenean hasi zen entrenatzen, eta bihar jokatuko duen la­gunartekoan Lagun Onak izango du aurrez aurre, Zubipen baita ere, eguerdiko 12:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!