Pasaiako ikurriñaren bila ‘Maialen’, banakako erlojupekoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 3a, 02:00

Ekuadorrera iritsi da Maialen trainerua, ETE Ligari dagokionez, behinik behin. Bihar, Ligako 12 estropadetan seigarrena jokatuko du, Pa­saiako uretan. Banakako erlojupeko proba izango da, eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da, Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartearen egoitza paretik abiatuta.

Bederatzi ontzi, uretan
Banakako erlojupeko proba honetan bederatzi ontzik hartuko dute parte, eta Her­naniko arraunlariena proba egiten laugarrena izango da. Aurretik, Colindres, Lapurdi eta Lea-Artibaik egingo dute arraun, eta ondoren, Kaiku, Tolosaldea, Hibaika, Deusto eta Donostiarrak.

ETE Ligako seigarren estropadaz gain, VII. Pasaiako Ikurriña ere izango da jokoan.

Play offen aurretik jokatu beharreko seigarren estropada izango da biharkoa, eta beraz, ligaren erdia egina izango dute Hernaniko neskek. Hurrengo jardunaldiak izango dira: abuztuaren 11n Hondarribian, 12an Onda­rro­an, 15ean Plentzian, 18an Do­nos­tian, 19an Deustun eta 25ean Colindresen. Play offak, berriz, irailaren 15 eta 16an jo­ka­tuko dira, Bermeon eta Por­tugaleten, hurrenez hurren.

Euskadiko Txapelketa ez zuen jokatu ‘Maialen’ ontziak, bete behar ziren baldintzak eta azken erabakiak medio.

Tartean, Kontxa
ETE Liga ez da, ordea, Her­nanik aurrez aurre daukan erronka bakarra. Urtero bezala, Kontxako Bandera jokatuko da iraileko aurreneko bi igandetan, eta aurretik, sailkatze estropada izango da jokoan, abuztuaren 30ean.


Asteartean estropadarik ez, Lekeition
Lan gehiago ere badaukate Hernaniko arraunlariek. Pasa den igandeko estropadan irabazi zuten jubenilek, esaterako, Loiolako San Inazio jaietan jokatutako batel estropadako bandera.

Era berean, asteartean Le­kei­tion egin zen Euskadiko Txa­pelketa jokatzekoa zen Maialen trainerua. Baina az­ke­n­ean, ez zuen parte hartu. Azal­du dute txapelketa honetako arau­dia desberdina dela, eta be­raz, ezin izan zutela parte har­tu. Izan ere, batetik, aurreneko urteko jubenilek ezin zu­ten parte hartu, eta bestetik, lan kontuak medio, arraunlari­ek ezin izan zuten ontzia osatu.

Beraz, Loiolako bateletako bandera irabazi izanak emandako kemena, eta orain arte ETE Ligan egindako pixkanakako goranzko lana izan be­harko dituzte oinarri neskek, biharko estropadan kontzentratu eta aurrera egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!